Zubieta aurrera eta Ezkurdia Bizkaiko bost t´erdiko torneotik kanpo

Guaixe 2015ko uzt. 20a, 09:37

Artolak eta Zubietak Olaizola II eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari finalerdietan eta Ezkurdia txapelketatik kanpo geratu da

Asteburuan hasi zen Aspek eta Asegarcek antolatutako Bizkako bost t´erdiko Torneoa. Torneoa Bizkaiko zenbait herritan jokatuko da eta final handia garilaren 31n hartuko du Bilboko Bizkaia pilotalekuak. Bikoteak 2 multzotan ariko dira. A multzoan Olaizola II-Aretxabaleta, Artola-Zubieta eta Elezkano II-Rezusta eta B multzoan Irujo-Barriola, Berasaluze II eta Ezkurdia-Merino.

Ostiralean Arrigorriagan jokatutako lehen jardunaldian, Danel Elezkanori eta Beñat Rezustari 13-22 irabazi zieten Mikel Urrutikoetxea ordezkatu zuen Iñaki Artolak eta Aitor Zubietak. Lehen zatian paretsu aritu ziren bi bikoak, baina ondoren Artolak Elezkanok baino gehiago asmatu zuen 10-11tik aurrera zazpi tanto segidan egin zituzten Artolak eta Zubietak eta 10-18 aurreratu zituzten, partida bideratuz. Azkenean 13-22 gailendu ziren. Finalerdietan Artolak eta Zubietak Olaizola II.a eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari igandean Etxebarrin.

21era berdindu ondoren galdu egin zuten Ezkurdiak eta Merino II.ak
Bestalde, igandean Mallabian jokatutako partida luze eta gogorrean Berasaluze IIak eta Untoriak tanto bateko alde eskasarengatik irabazi zieten Ezkurdiari eta Merino II.ari, eta Irujoren eta Barriolaren kontra Bizkaiko bost t´erdiko torneoko finalerdia jokatzeko sailkatu ziren.
Berasaluze izan zen partidako protagonista nagusia. Berrizkoa ongi moldatzen da distantzia horretan eta tanto ederrak egin zituen. Hala ere, Ezkurdia eta Merino II.a ongi defendatu ziren. Ezkurdiak sakez min handia egin zien arerioei. Arbizuarrak eta errioxarrak bi aldiz erremontatu zuten eta azkenean 21era berdindu zuten. Baina azkeneko tantoan Berasaluzeren erasoak fruitua izan zuen eta tantoa euren alde erori zen eta arbizuarra txapelketatik kanpo geratu zen.