Rural Kutxako Daniel Lopez garaile Zamoran

Guaixe 2015ko uzt. 20a, 10:20

Talde sakandarrarendako 11. Garaipena lortu zuen galiziarrak

Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Daniel Lopezek Zamorako Itzuliko azken etapa irabazi zuen, denboraldiko bere hirugarren garaipena eta Rural Kutxaren 11.a lortuaz. “Taldeak, beste behin, bikain lan egin du eta etapa oso ongi kontrolatu du. Indarrak alde sentitu ditut, eraso egin dut eta garaipena lortu dut. Oso pozik nago” azaldu zuen Galiziako txirrindulariak.