guaixe.eus

Aramendia eta Etxeberria berriro podiumean

  Kirola  Altsasu  Iturmendi  Lakuntza  Sakana

Lizarrako juniorren proban hirugarrena izan zen Eneko Aramendia eta Tuterako kadeteen proban hirugarrena Josu Etxeberria

Burunda Txirrindularitza Klubean astebururo dute zer ospatua. Larunbatean Lizarran junior mailako lasterketa jokatu zen (105 km). Azkarrena Baque taldeko Ibai Pastor izan zen (2:51:28). 15 segundora Quesos Albenizko Eneko Aramendia sartu zen, hirugarren postuan. Bere taldekide Juan Alberto Jimenez 13.a izan zen, Aralar klubeko Irabia taldeko Gorka Arbizu 15.a eta Q. Albenizko Asier Etxeberria 16.a.

Berri onek igandean izan zuten segida, kadeteen mailako Tuterako proban (55 km). Lizarra taldeko Juan Riaño nagusitu zen (1:22:30). Quesos Albenizko Josu Etxeberria 3.a sartu zen, 1:14ra, bere taldekide Ailetz Lasa 7.a, 1:21era, Oihan Vinagre 9.a, 1:33ra eta Hodei Zia 12.a, 1:57ra. Sakanako taldeetako gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Irabia taldeko Imanol Galarza 16.a sartu zen, bere taldekide Ander Rosado 22.a, Q. Albenizko Josu Jaka 27.a, Irabiako Unai Lizarraga 31.a, Irabiako Beñat Etxezarreta 32.a, Irabiako Javier Mitxaus 36.a eta talde bereko Iker Cerviño 37.a. Etxeberria lehen nafarra izan zen eta lidergoa mantentzen du.

Kategoria txikikoak Iturmendin
Iturmendiko festek eskola mailako txirrindularitza lasterketa hartu zuten larunbatean, Nafarroako Kirol Jolasetarako baliagarria zen azken proba. Aralar eta Burunda klubetako txirrindulariek maila bikaina eman zuten. Nafar Kirol Jolasen sailkapena kontuan hartuta –Mutiloa, Artika, Tafalla, Tutera eta Iturmendiko probak– eta lehen 10 postuak aipatzearren, kimuen lehen mailan Aralarreko Aimar Tadeo hirugarrena izan da, Burundako Mikel Unzilla laugarrena, Aralarko Mikel Ieregi zazpigarrena, Aralarko Oihan Arana zortzigarrena eta Burundako Ander Villalobos eta Unax Trevejo zortzigarrena eta bederatzigarrena.

Kimuen 2. mailan Burundako Jon Chamorro bosgarrena eta Martzel Etxeberria seigarrena izan dira. Haurren lehen mailan Burundako Iker Mintegi hirugarrena sailkatu da, eta Aralarko Aitor Alberdi, Sergio Romero eta Igor Arrieta bosgarrena, seigarrena eta zortzigarrena. Haurren bigarren mailan Burundako Unai Villalobos laugarrena izan da eta Aralarko Urko Gorriti 12.a. Ginkanari dagokionez, kimuen mailan Burundako Jon Chamorro izan da irabazlea. Aralarko Jon Erdozia laugarrena sailkatu da eta Burundako Oihan Etxeberria zazpigarrena. Aralarko Aimar Tadeo zortzigarrena izan da Burundako Mikel Unzilla bederatzigarrena eta Burundako Martzel Etxeberria hamargarrena.

Eta haurren mailako ginkanan Aralarko igor Arrieta bigarrena izan da, Ioseba Huarte bosgarrena, Sergio Gomez seigarrena, Urko Gorriti zazpigarrena eta Maria Beraza zortzigarrena. Burundako Unai Villalobos hamargarrena sailkatu da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Iturmendikoa ez zen azken froga, azken froga Abuztuaren 23 Lizarran da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak