Hualde, behin behinean, Nafarroako EAJko buru

Guaixe 2015ko uzt. 23a, 14:52

Manu Aierdi Olaizolak Nafarroako Gobernuko ekonomia lehendakari-orde kargua hartu du gaur. EAJko Napar Buru Batzarreko (NBB) buru ere bada. Legez bi karguak bateragarriak dira, baina alderdiak bere estatutuetan halakorik ez izateko mugak jarri zituen. EAJtik jakinarazi digutenez Aierdik astelehenean utziko ditu ardurak. NBB lehendakaririk gabe geldituko da, eta bere idazkariak lehendakariaren funtzioetako batzuk bere gain hartuko ditu, behin behinean. Beraz, Unai Hualde Iglesias izanen da ardura horiek hartuko dituena. Hori asteartean aztertuko du NBBk.

Igandean bere 120. urteurrena ospatu zuen alderdiak udaberrian berrituko ditu bere Buru Batzarrak. Udaberrira arte denbora gutxi gelditzen denez, NBBk EBBri proposatu dio hautaketa dagokionean egitea, udaberrian, eta bitartean idazkariak behin behinean ardura batzuk gehiago izatea.