Txartel Freskagarriak sariak banatzen segitzen du

Guaixe 2015ko uzt. 24a, 09:17

Heldu den osteguna bitartean BeleixeGuaixe txartelak abantailak eskaintzen dituen establezimenduetan erabiltzeagatik sari eder baten zozketan sartuko dira erabiltzaileak.

Atzo 80 parte-hartzaileren artean egindako zozketan Yolanda Fernandez de Garaialde Lazkano izan da saritua. Altsasuarrak Arbizuko Olatzea jatetxean bi lagunendako bazkaria, Lakuntzako Ederne ileapaindegi eta estetika zentroan makillaje sesioa eta Urbasa Abentura parkean bi lagunendako sarrerak irabazi ditu.

Heldu den ostegunean antzeko beste sari bat zozketatuko du Txartel Freskagarriak. Saria eskuratu nahi dutenek erosketak egiterakoan BeleixeGuaixe txartela erakutsi beharko dute. Sakanan 80 establezimendu baino gehiagotan dute aukera abantailak lortzeko. Haietakoren batean edo gehiagotan edozein erosketa egin ondoren izen abizenak eta harremanetarako telefonoa idazteko papera jasoko du. Haiek emanda, zozketan zorte ona izatea besterik ez da falta.

BeleixeGuaixe txartela Sakanako euskarazko hedabideak sustatzen dituen Bierrik fundazioa laguntzeko da, baita ibarreko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak. Haietan erosketak eginez Sakanako ekonomiari bultzada ematen zaio. 1550 pertsona dira txartelaren jabe. Hura eskuratu nahi dutenek 948 564 275 eta 948 562 107 telefono zenbakietara hots egin edo www.guaixe.eus atarian sartu behar da. Urteko 50 euro ordaindu behar dira.

Laburrean
1. BeleixeGuaixe txartelako abantailak dituen establezimenduetan erosketa egin.
2. Txartela erakutsi. Izen-abizenekin eta kontakturako telefonoarekin paperak egin.
3. Ostegunean zozketa.
4. Ostiralean Guaixe astekarian sarituaren berri emanen da.

Saria eta zozketa data*
Garilak 30, osteguna
Altsasuko Iru bide jatetxean bi lagunendako bazkaria.
Etxarriko Lizardi estetika zentroan aurpegiko lifting-a.
Urdiaingo Errotainen 2 lagunendako zaldi ibilaldiak.
*Sarituaren izen-abizenak Guaixe astekarian argitaratuko dira.