Haur eskolarako janari hornidura kontratatuko dute

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 08:17

Lakuntza eta Arbizuko udalek Kattuka haur eskolarako janari hornidura kontratatu nahi dute. Heldu den ikasturterako, 11 hilabeterako, kontratua litzateke, gehienez ere hiru urtez luzatu daitekeena. 19.700 euroko (BEZ kanpo) balioa jarri diote udalek deialdiari. Interesatuek euren eskaintzak agorrilaren 13ra arte aurkez ditzakete bi udaletako baten idazkaritzan.