Arrieta eta Erbitiren Movistar Tourreko talde onena

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 09:44

Guztiak podiumera igo ziren ospatzera

Atzo despeditu zen Frantziako Tourra. Ikuskizak azken unera arte iraun zuen baina azkenean Sky taldeko Chris Froomek maillot horiari eustea lortu zuen Alpeetan. Hortaz, Froomek Pirinioetan emandako erakustaldiak erabaki zuen Tourra. 1:12ra sailkatu daMovistarreko Nairo Quintana eta hirugarrena talde bereko Alejandro Valverde izan da, 5:25era. Eusebio Unzuek eta Jose Luis Arrieta uhartearrak zuzentzen duten Movistar Team izan da Tourreko talderik onena, eta Imanol Erbiti 115.a sailkatu da Tourrean, bere taldekideendako lan polita eginda, 3:47:14ra. Taldekide guztiak igo ziren Champs Elyseetako oholtzara, saria jasotzera.

Imanol Erbitik Tourra despeditzea lortu du, nahiz eta gastroenteritisarekin proba uzteko zorian egon, baina egoerari buelta eman eta munduko proba inportanteena bukatzea lortu du Hiriberrikoak.