Iñaki Gallego lehen sakandarra Getaria eta Zarautz igerian lotzen

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 11:59

2,8 km-ko proba gogorra 1.619 igerilarik osatu zuten

Igandean jokatu zen 45. Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia. Itsasoa nahasia zegoen baina hala ere igerilari asko animatu zen distantzia luzeko proba osatzera, giro bikainean. 1.619 igerilarik lortu zuten ibilbidea osatzea. Azkarrenak Alex Ojanguren (34:38) eta Irati Mendia (35:32) izan ziren. Sakandarrek maila bikaina eman zuten eta Iñaki Gallego altsasuarra izan zen azkarrena, helmugara 138 postuan iritsi eta gero (43:19).

Sakandarrak XLV. Getaria-Zarautzen
1.Alex Ojanguren (Donostia): 34:38
138.Iñaki Gallego (Altsasu): 43:19
173.Mikel Perez de Eulate (Etxarri): 43:58
788.Josu Ducar (Arbizu): 54:25
839.Patxi Aldasoro (Olazti): 55:06
914.Luis Angel Diaz (Altsasu): 55:51
945.Amaia Gerrikagoitia (Arbizu): 56:21
1.267.Jon Miranda (Lakuntza): 1:01:57
1.375.Jaione Astiz (Arakil): 1:04:41
1.416.Alfonso Peral (Altsasu): 1:05:51