Mugagabe Traila Iñaki Martiarenarendako

Guaixe 2015eko uztailaren 27a

Iñaki Martiarena.

Laudioko mendi maratoia irabazi zuen uhartearrak. Joxeja Maiza hirugarrena izan zen

Igandean Mugagabe Traila jokatu zen Laudion. Bi distantzia zeuden aukeran: maratoia, 42 km-ko proba, eta 25 km-ko lasterketa. 27 korrikalarik osatu zuten maratoia eta Iñaki Martiarena izan zen azkarrena, lau ordu pasa korrikan aritu eta gero (4:23:29). Uhartearrak 10 minutu pasa atera zizkion Okondoko Jose Felipe Larrazabali (4:34:40). Joxeja Maiza etxarriarrak ere proba bikaina egin zuen eta podiumera igo zen, hirugarren postuan (4:35:40). Emakumezkoetan Lide Gorostiola larrabetzuarrak irabazi zuen (5:25:56).

Distantzia laburreko proban Unai Oria izan zen azkarrena (2:25:21). Jose Javier Beregaña uhartearra 49.a sailkatu zen (3:41:32).