Maisuenea txapelketa Arbizurendako

Guaixe 2015eko uztailaren 28a

Arbizuko Kirol Taldeak 5-3 irabazi zion Petete Crew taldeari

Olaztiko festetan, larunbatean, jokatu zen Maisuenea gaztetxeak antolatutako Maisuenea Areto Futbol Txapelketako finala. Arbizu Kirol Taldeak eta Uharte Arakilgo Petete Crew sailkatu ziren finalerako. Finala oso lehiatua izan zen. Atsedenaldira binakako berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak, baina bigarren zatian finago ibili ziren arbizuarrak eta, azkenean, 5-3 irabazita eskuratu zuten Olaztiko txapelketa. Zorionak!