Alain Razkin txapelduna Azkoienen

Guaixe 2015ko uzt. 28a, 09:41

Berriki despeditu den triatloiko campuseko kideak, tartean Alain Razkin.

XI. Azkoiengo Triatloiko aurre-benjaminen proba irabazi zuen

Asteburuan XI. Azkoiengo Triatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sakana Triatloi Taldetik hiru triatleta aritu ziren. Aurre-benjaminen mutilen mailan Sakana Triatloi Taldeko Alain Razkin gailendu zitzaion bere taldekide Ekain Imazi. Bestalde, kimuen mutilen mailan hamargarrena sailkatu zen Sakana T.T.-ko Xabier Borrega.