Goi mailako kirolari sakandarrak ditugu

Guaixe 2015ko uzt. 29a, 12:01
June Kintana goi mailako Nafarroako kirolaria da.

Nafarroako Gobernuak onartutako zerrendan Sakanako 13 kirolari, entrenatzaile bat eta epaile bat daude

Nafarroako Kirolaren eta gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien, goi mailako entrenatzaile edo teknikarien eta goi mailako epaile edo arbitroen behin betiko zerrenda onetsi du, aipatu kirolari, teknikari eta epaileen kirol merezimenduak eta merezimendu teknikoak aztertu ondoren. Zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatu da.

Zerrenda honen arabera Nafarroan goi mailako 552 kirolari, entrenatzaile eta epaile daude (473 kirolari, 53 entrenatzaile eta 26 epaile). Horietatik 15 dira sakandarrak, 13 kirolari, teknikari bat eta epaile bat. Kirolariek goi mailako izendapen hori hurrengo 3 urteetan mantenduko dute, eta kirolari olinpikoen kasuan 5 urtetara luzatuko da izendapena. Epaileek, aldiz, 2 urtetarako mantenduko dute eta teknikariek eurek zuzentzen duten kirolariek duten izendapenaren erdia.

Goi mailako kirolari, teknikari eta epaile sakandarrak
Goi mailako kirolari sakandarrak
Yanira Aristorena (pala), Naiara Diez Fernandez (saskibaloia), Imanol Erbiti Ollo (txirrindularitza), Ioseba Fernandez Fernandez (irristaketa), Jose Luis Iriarte Larunbe (arku jaurtiketa), June Kintana Larraza (disko jaurtitzailea), Asier Llamas Etxeberria (areto futbola), Roberto Martil Fernandez (areto futbola), Hodei Mazkiaran Uria (pista txirrindularitza), Floren Nazabal Leitza (aizkora), Alberto Ongay Tere (pilota), Arkaitz Peñas Irigoien (pilota) eta Daniel Saldise Martinikorena (areto futbola).

Goi mailako entrenatzaile edo teknikari sakandarrak
Imanol Arregi Sarasa (areto futbola).

Goi Mailako epaile edo arbitro sakandarrak
Monica Zubillaga Andueza (triatloia).