Zia eta Etxeberria Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2015ko uzt. 29a, 11:53
Hodei Zia eta Josu Etxeberria Nafarroako kadeteen txirrindularitza selekzioko gainontzeko kideekin.

Txuma Nazioarteko Hiru Egunak jokatu zituzten

Ostiraletik igandera bitartean Txuma Nazioarteko Hiru Egunak jokatu dira Erandion, Berangon eta Leioan, kadete mailako proba garrantzitsua. Nafarroako selekzioarekin aritu ziren Burundako Quesos Albeniz taldeko Hodei Zia Lopez eta Josu Etxeberria Azpilikueta eta lan ona egin zuten.
Bestalde, kadeteek Azpeitian XXV. San Inazio Saria jokatu zuten igandean. Ailetz Lasa laugarrena iritsi zen helmugara, Oihan Vinagre 31.a eta Josu Jaka 54.a.

Kategoria txikiko txirrindulariek, aldiz, eskola mailako proba izan zuten igandean Olaztin. Ginkana eta lasterketa probak burutu zituzten eta han izan ziren Aralar eta Burunda Txirrindulari Klubetako txirrindulariak.