Dagoeneko 255 sakandar joan dira San Joan baleontzia ezagutzera

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 19:17
Baleontziaren hezurdura.

Sakandar guztiek Pasaiako Ondartxo museoa bisitatzeko gonbidapen bana dugu gure udaletxean.

Kanadan 1565 urtean urperatu zen San Joan baleontziaren errepika eraikitzeko Sakanako haritzak erabiltzen ari dira Pasaian. Sakanak eta Albaolak akordio itxi zuten eta, horren baitan, sakandar guztiek baleontzia eraikitzen ari diren Ondatxo museoa bisitatzeko sarrera bana dugu. Bisita egin nahi duten pertsonek euren udaletxetik pasa behar dute hura jasotzera. Albaolatik jakinarazi digutenez, garagarrilaren 15az geroztik 255 sakandar bisitatu dute museoa. 20.504 sakandarrek Hondartxo museoa dohainik bisitatzeko aukera dugu aurten. Sarrera horietatik 3.230 ikastetxeen bidez banatuko dira.

Ondartxo
Museoa hiru gunetan banatua dago. Batetik, erakusketa iraunkorra: San Juan itsasontzian oinarrituta, Euskal ontzigintzaren eta bale arrantzaren inguruko historia kontatzen da panelen bidez: Sakanako basoetako hariztietan hasi eta kostaldeko zurginen laneraino. Bestetik, tailerra: maisu zurgileak hainbat pieza zuzenean egiten ikusteko aukera izaten da. Azkenik, ontziola: San Juan baleontzia zuzenean eraikitzen ikusten da.

Bisita motak
Ontziolarako bisita librea edo gidatua izan daiteke. Azken aukera hori nahi dutenek gutxienez bi eguneko aurrerapenarekin jakinarazi behar dute 943 392 426 edo bisitak@albaola.com helbidean.