Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Zinemaren Ibilbideak prestatu ditu. Ibiltariak 23 pelikula filmatu ziren 13 tokitan barneratzen ditu Zinemaren Ibilbideak. Toki bakoitzean kartel bat jarri da eta telefono mugikorrera deskargatu daitekeen aplikazio baten bidez toki bakoitzean filmatutako lanen inguruko informazioa eta irudiak ikusteko aukera dago. Horien artean dago Urbasa-Andia natur parkea zeinetan Cromwell (1970); Patton (1970) eta Tasio (1984) filmatu diren. Departamentuak turismo produktu hori osatzen jarraitzeko asmoa azaldu du.
Sakana, platoa
Filma Zuzendaria Urtea Non filmatu zen
Amaya Luis Marquina 1952 Urbasa
Orgullo y pasión Stanley Kramer 1957 Urbasa
Diez fusiles te esperan Jose Luis Saenz de Heredia 1959 Iturmendi
La batalla de las Ardenas Ken Annakin 1965 Urbasa
La batalla de Inglaterra Guy Hamilton 1969 Izurdiagako tren geltokia
Cromwell Ken Hughes 1970 Urbasa
Patton Frankil J. Schaffner 1970 Urbasa
Robin y Marian Richard Lester 1976 Urbasa
Tasio Montxo Armendariz 1984 Urbasa
Tengo una casa Mónica Laguna 1996 Urbasa
Escalofrio Isidro Ortiz 2007 Altsasuko Iñigo Aritza ikastola
Eutsi! Alberto Gorriteberea 2007 Lizarragako portua
Biútiful Gonzalez Inarritu 2009 Beriain
Bi anai Imanol Rayo 2011 Urbasa