Eskoletan birmoldaketa lanak egiteko 14.164,4 euroko inbertsioa

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 12:38

Irurtzungo, Arbizuko eta Etxarri Aranazko udalak uda partean euren herrietako ikastetxe publikoetan birmoldaketa lanak egiten ari dira. Horietara, guztira, 14.164,4 euro bideratu dituzte. Lanak egiteko Hezkuntza Departamentuak 10.414,16 euroko diru-laguntza eman die.

Irurtzungo Udalak Atakondoa eskolako sukaldean ur ihesak kentzeko iturgintza lanak eginen ditu. 3.850 euroko aurrekontua dute lanek eta haren %80 departamentuak emandako diru-laguntzaren bidez estaliko du (3.080). Arbizuko eskolan berokuntza instalazioa zuzendaritzako bulegora zabalduko du udalak. Horretarako 1.140,8 euro erabiliko ditu eta laguntza gisa 912,64 jasoko ditu (%80). Etxarri Aranazko Udalak, azkenik, San Donato ikastetxean iragazgaizte lanak eginen ditu (txapen euskarriak jarri, zigilatzea/aireztapena/drainatzea) 9.173,6 eurorekin. Departamentutik 6.421,52 euroko diru-laguntza jasoko du (%70).