Garikoitz Flores laugarrena Reinetako Igoeran

Guaixe 2015eko uztailaren 30a

Flores.

Iban Lopez de Goikoetxea 16.a sailkatu zen

Asteburuan 6. Reinetako Igoera jokatu da. 44 pilotuk osatu zuten proba, Aitor Zabaleta (Lola BMW) buru zela. 3:14.856 izan zen Zabaletaren denbora. Garikoitz Flores lakuntzarra (BRC 05 Evo) laugarrena sailkatu zen , 10 segundora (3:24.085) eta Iban Lopez de Goikoetxea olaztiarra 16.a (3:55.016, Renault 5 GT Turbo)

Bestalde, uztailaren 18an jokatutako 9. Cristian Lopez Herrero Rallya Ivan Aresek eta Alvaro Bañobrek irabazi zuten (Porsche 911 GT3, 52:06.600). Rallye Vasco Navarro taldeko Roland Holke pilotua eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra 11.ak sailkatu ziren (Subaru Impreza, 57:36.900). Proba honen gogortasunaren erakusgarri, 50 ibilgailuk lortu zuten sailkatzea eta 43 ibilgailuk proba utzi behar izan zuten.