Hondakinei buruzko uda-ikastarorako izen ematea zabalik dago

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 19:51
Hondakinen kudeaketa eskola-tailerreko kideek uda-ikastaroan ere izanen dira.

Ekonomia zirkularraren sozio-ekonomia eta ingurumen aukerak hondakinen kudeaketari eta materia organikoari aplikatuta. Horixe da Altsasuk irailaren 8an eta 9an hartuko duen uda ikastaroa. 15 orduko iraupena du. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu du eta Sakanako Mankomunitateak finantzatu.

Uda-ikastaroaren bidez Italiako, Kataluniako, Galiziako eta Nafarroako hondakin kudeaketa esperientziak ezagutuko dira. Haien garapena, arrakastarako gakoak eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan duten eragina aztertuko dute.

NUPeko nekazal ekoizpeneko irakasle Natxo Irigoien Iriartek zuzenduko du ikastaroa. Haren bidez hiri hondakinak kudeatzeko hainbat esperientzia ezagutuko dira. Horrekin batera, hondakinen kudeaketak eskaintzen dituen ingurumen eta sozioekonomia aukerak aztertuko dira ikastaroan. Azkenik, sinergia positiboak garatzeko, hondakinen kudeaketarako prestakuntza berezitu baten beharra baloratuko da.

Izan ere, ikastaroa antolatu duten erakundeek gogorarazi dutenez, “Europako Batasunak ekonomia zirkularrari eta lehengaien berreskurapenerako jarritako asmo handiko helburuek ekimen sozio-ekonomiko eraginkor, justu eta solidarioei ekiteko aukerez betetako eszenatoki berria sortzen dute”.


Nori zuzendua?
Toki erakundeetako arduradun eta teknikoei, baita eskualde mailako ingurumen, enplegu eta gizarte gaietakoetarako ere; ekonomia dinamizatzaileak; lanaren  bidez gizarte barneratzean aritzen diren enpresendako eta langabetuendako.


Izen ematea
Interesatuek cursosdeverano@navarra.es e-posta helbidera mezua idatzi beharko dute. Izen-abizenak, nortasun agiria eta ikastaroaren izena jakinarazi behar ditu. Horrekin batera, bazkaltzera geldituko den edo ez. Langabeek bere egoeraren berri ematen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute. Izen emateak 30 euro balio du. Sakanako langabetuendako dohainik izanen da. Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kreditu bat jasoko lukete egitarauaren %90era joanez gero.


Egitaraua
Irailak 8, asteartea. Hondakinetan aukerak
9:00etan Jardunaldien aurkezpena. Valorg proiektuaren aurkezpena.
9:30ean Sarrera: ekonomia zirkularra, aukeren sortzea. Hizlaria: Ignasi Puig, EnT Environment and Management.
11:30ean Esperientzien aurkezpena:
    Emausko Traperoak (Jose Mari Garcia)
    Compostela Inserta konpostatze planta-eskola (Ramon Plana, hondakin
organikoen tratamenduan kontsultorea).
La Fageda, inguruko ingurumen, ekonomia eta sozialen faktoreetan oinarritutako granja baten kudeaketa (Belen Puyuelo, Beta zentro teknologikoa, Uvic)
Sakanako tokiko esperientziak (ekolo, paletak, hiri-baratzak).
14:00etatik 16:00etara Bazkaria.
16:00etatik 19:00etara Inguruko ereduetara bisita:
    Emausko Traperoak (Iruña).
    Varazdin fundazioa, Zentzumenen Parkea eta abikonpoa.

Irailak 9, asteazkena. Hondakinen kudeaketa esperientziak ezagutuz
9:00etan Sarrera: ekonomia zirkularrera hurbiltzen aitzindaria: Lorearen esperientzia, 80ko hamarkada. Hizlaria: Alfonso del Val, ingurumen kontsultorea.
9:30ean Hiri hondakinen kudeaketa beste tokietan: …-tik zer ikasi dezakegu?
    Katalunia. Francesc Giro, Kataluniako Hondakinen Agentzia.
11:30ean Segida:
    Italia. Michele Giavini, CIC, Italiako konpostatzaileen elkartea.
    Galizia. Piñorko Udala. Fraga Civeira, alkatea.
14:00etatik 16:00etara Bazkaria.
16:00etatik 19:00etara Mahai-ingurua: Eta Nafarroan zer egin dezakegu?