Cederna-Garalurrek 34 ekintzaile lagundu ditu lehen seihilekoan

Guaixe 2015ko uzt. 31a, 08:13
Cederna-Garalurrek Utzuganen antolatutako ikastaroa.

Ekintzaile horietako batzuk 14 enpresa sortu dituzte, guztiak banaka edo elkarte irregular gisa.

Cederna-Garalurrek ekintzailetasuna laguntzeko zerbitzua eskaintzen du Sakanan. Aurtengo lehen sei hilabeteetan 23 emakume eta 11 gizon ekintzaile sakandar lagundu ditu. Haietako batzuen egitasmoak gauzatu egin dira eta 14 enpresa sortu dira, denak bakarkako enpresak edo elkarte irregularrak.

Enpresa berriak sortzen laguntzearekin batera, Garalurreko ekintzailetasuna laguntzeko zerbitzua martxan diren enpresak lagundu ditu ere. Haietako hiruk bi urte baino gutxiago daramate lanean eta beste lau enpresek bi urte baino gehiago dituzte.

Aldi berean, Garalurrek ekintzailetasuna sustatzeko bi mahai antolatu ditu urte erdi honetan, bata Arbizun eta bestea Altsasun. Aldi berean, Arbizuko Utzuganen ekintzaileei eta autonomoei zuzendutako bi tailer eman ditu Garalurrek. Haietako baten bidez kontabilitate eta zerga bete beharrak zein diren irakatsi zuten eta bestearen bidez, ogasunarekin on-line kudeaketa nola egin ikasi zuten. Urtea despeditu bitartean halako

3 tailer
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen duen Navarra Emprende Sarearen bitartez Cederna-Garalurrek urte bukaera bitartean 3 tailer antolatuko ditu: autoenplegua, lan alternatiba; Esperientzia ekintzaileak lehen pertsonan eta Lanbide Heziketako institutukoendako den The Case tailerra.