Nekazaritza Politika Baturako 4.030,14 hektarea aitortuta

Guaixe 2015ko uzt. 31a, 09:44

Azalera handiena animalien bazkarako laborek hartzen dute, %84,63.

Sakanako nekazari eta abeltzainek Europako Nekazaritza Politika Bateraturako (NPB) 4.30,14 hektarea deklaratu dituzte, Nafarroako Gobernuak jakinarazi digunez. Eremu handiena, 3.410,78 hektarea, abereendako bazkara zuzenduta dago (84,63). Europarako aitortutako beste sailak askoz eremu txikiagoa hartzen dute. Bestelako baso eremuak 121,02 dira (%3).

Artoa hazten ikusten ari diren 147,65 hektarea ditu (%3,66). Gari biguna, berriz, 132,05 hektareako eremua hartu du (%3,28). Garagarra 113,48 hektareatan erein zen (%2,82). Zalkea ereitera 35,05 hektarea bideratu dituzte (%0,87). Oloa hazteko 32,08 hektarea erein dira Sakanan (%0,8). Nekazal eta baso ez diren bestelako erabileretarako 14,26 hektarea bideratuak daude (%0,35). Lugorri daudenak 8,16 hektarea dira (%0,2). Gainera: patata 6,35 (%0,16); zalkea oloarekin edo gariarekin nahastuta 4,48 hektarea hartzen ditu (%0,11); ekilorea 2,55 (%0,006); baba 1,21 (%0,03) eta txipuak 1,02 (%0,03).

Udalerriei dagokienez, landutako mila hektareatik gora Arakilek besterik ez du. 80 hektarea baino gutxiago aitortu dituzte, berriz, Irurtzunen, Bakaikun, Iturmendin eta Olatzagutian.

Bazka-laboreak
Animaliendako elikagai izateko ereiten 3.410,78 hektareatatik 2.332,25 (ibarren ereindako guztiaren %57,87) 5 urte edo gehiago dituzten larreak dira. 439,1 hektarea raygras deklaratu dituzte (%10,9). Bost urte baino gutxiago dituzten larreek 415,96 hektarea hartzen dituzte (%10,32). Espezie pratenseen sail mistoek Sakanan 210,91 hektarea egiten dute (%5,23) eta, azkenik, ibarrean 12,56 hektaerea alpapa daude (%031).

Lugorri gelditu den eremutik, ohiko lugorria 1,91 hektarea dira (ibarrean aitortutako guztiaren %0,05) eta gainontzeko 6,25ak ekoizpen gabekoak (%0,16).