Argazki lehiaketarako oinarriak

Guaixe 2015ko uzt. 31a, 12:00

· Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
       Egilearen izen-abizenak eta herria.
       Harremanetarako telefonoa.
       Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen. Argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatzi daiteke.


DATAK

· Argazkiak bidaltzeko epea: garilaren 31tik irailaren 18ra arte (biak barne).

· Webgune bidezko bozketa irailaren 18an hasiko da, behin argazki guztiak jasota. Hamar egunez egonen da bozkatzeko aukera.

· Irabazleak nortzuk diren lastaileko lehen ostiralean jakinaraziko dugu, Guaixe astekarian eta www.guaixe.eus-en.

 

EZAUGARRIAK

· Argazkiak guaixe.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira.
· Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
· Argazki guztiak guaixe.eus-ko argazki galeria baten egonen dira ikusgai.
· Sakanan jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izanen du.
· 16 urtetik gorako sakandarrek parte hartu ahal izanen dute.
· Argazkiak jatorrizkoak, originalak, eta argitaratu gabeak izan behar dute.
· Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke.
· Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
 

SARIAK

· Bi saritu izanen dira: webguneko erabiltzaileek aukeratutakoa eta Guaixeko epaimahaiak aukeratutakoa.

1. Saria:

  - Turkiara bi pertsonentzako bidaia.
  - Aste bateko bidaia Estambul eta Kapadozia bisitatzen (zirkuitoa).
  - Hegaldiak barne.
  - Denboraldi baxuan egitekoa. 2.015-eko urrian, azaroan eta abenduan (zubiak kanpo).
  - Bidaiaren kostoa: 1.200 euro.
  - Bisadoa saridunak atera beharko du (15€ inguru)
 
2. Saria:
 
  - Iruñeko Wayout Room Scape-erako bi sarrera.
  - Gauza gutxi konta daiteke, bizi beharreko esperientzia bait da
  - Adimenari astindu bat eman iezaiozu, eta barrez lehertu!!
  - WAY OUT

 

· Parte hartzearekin egileak aitortzen du bidalitako argazkiaren eta horren edukiaren ardura duela. Hortaz, parte-hartzaile bakoitza izanen da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga gabeko jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak. Beraz, lehiaketako parte-hartzaileak Guaixe eta Bierrik fundazioa kalte gabe utziko duela hitzematen du.

· Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak ez dira Guaixe-renak izanen. Bere artxiboan gordeko ditu eta parte-hartzaileak onartzen du Bierrik fundazioak haiek erabiltzeko aukera izanen du, beti ere, egilearen izena aipatuz.

· Parte-hartzaileek emandako datuak zozketa bideratzeko erabiliko den Bierrik fundazioaren fitxategi batean sartuko dira. Bierrik fundazioak jakinarazten du datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera noiznahi erabil dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, Bierrik fundazioari, eskaera adieraziz eta nortasun agiriaren kopia batekin: Bierrik fundazioa, Foru plaza, 23, 1. solairua. 31.800. Altsasu, Nafarroa. Edo bierrik@guaixe.eus e-postara mezua bidaliz.

· Antolatzaileek beren gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, ohorezko eskubidea, bakoitzaren intimitatea eta familiarena edo bestelako eskubide urraketak adierazten dituzten lanak ez dira onartuko.


· Beharra izanez gero, antolakuntzak beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena eta, era berean, ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko.

· 2015eko Sakanako Udako Argazki Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek bere osotasunean onetsiko eta onartuko ditu.

 

Animatu eta zorte on!