Udak utzitakoa: Andra Mari Zuria Torneoa Ezkurdia-Zubietarendako

Guaixe 2015ko ira. 1a, 09:50
Ezkurdia eta Zubieta Andre Maria Zuriko Torneoa irabazi berritan.

Ezkurdiak Merino II.arekin osatuko du bikotea Lekeitioko San Antolinetarako

Udako festa nagusietan pilota torneo inportanteak antolatzen dituzte Aspek eta Asegarcek. Aurtengo udako errepasoa egiterakoan, aipatzekoa da Joseba Ezkurdiak eta Aitor Zubietak bikote indartsua osatu zutela Gasteizko Andre Mari Zuriaren Binakako Torneoan. Finalerako sailkatu ziren sakandarrak eta Aimar Olaizola eta Alvaro Untoriaren kontra 13-22 gailendu ziren sakandarrak, Gasteizko txapela preziatua jantziz. Hasieratik erritmo bizia ezarri zuten Ezkurdiak eta Zubietak; Olaizolak eta Untoriak ez zuten elkar ondo ulertu eta ezin izan zieten sakandarrei aurre egin.  

Bestalde, agorrilaren 16an errebantxa hartu zuen Aimar Olaizolak, Zarauzko Hiria Torneoko finalean 22-8 irabazi baitzieten Olaizola II.ak eta Beroizek Altuna IIIari eta Aitor Zubietari. Aimar izan zen jaun eta jabe.

Orain bihar abiatuko den Lekeitioko San Antolin Torneo entzutetsuan du burua Ezkurdiak. Arbizuarrak Merino II.arekin osatuko du bikoa.

Gogoratu behar da Zabaleta lesioaz osatzen ari dela eta udako denboraldiko partida guztiak galdu dituela.

Bakaikoa Burlatako Torneoko txapeldun
Agorrilaren 15ean Burlatako Udala Torneoko finalak jokatu ziren. Lau t´erdian Joanes Bakaikoa etxarriarrak lezio ederra eman zion Dorronsorori, 22-3 irabazi baitzuen etxarriarrak.