Langabetuendako mekanizatu ikastaroa Lanbide Heziketa institutuan

Guaixe 2015ko ira. 2a, 09:19

Irailaren 21etik azaroaren 18ra izanen da, 15:00etatik 20:15era, 210 ordu. 18 plaza daude. DBHa edo BBBko 2. maila izateko bi ikasgai izan beharko dira gutxienez izena emateko.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) langabeen enplegurako hainbat prestakuntza-ikastaro antolatu ditu. Horietako bat da Altsasuko Sakana Lanbide Heziketa institutuak hartuko duena: txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa. Ikastaro hori egiten dutenek honako okupazio edo lanpostuekin lotutako ezagutzak jasoko dituzte besteak beste: Zenbakizko kontrola duen makinako programatzaileak, orokorrean; metalak lantzeko makina-erreminten prestatzaile-doitzailea eta zenbakizko kontrola duen fresatzeko makinako edo azala lautzeko eta limatzeko makinako operadorea.

Horretaz aparte, urtero moduan, helduek Altsasun gutxieneko gaztelania eta matematika ezagutzen ziurtagiria lortzeko ikastaroak ere izanen dira Altsasun. Irailaren 21ean eta 22an hasiko dira ikastaro horiek eta astean bi saio izanen dira, 11:00etatik 13:00etara.

167 ikastaro
NEZek langabeei zuzendutako ikastaroak, 2.996 plaza. www.empleo.navarra.es-en, Altsasuko enplegu bulegoan edo ikastetxean bertan dago informazioa eta izen ematea haietan egin daiteke.