Apaiz berria

Guaixe 2015ko ira. 2a, 16:26

Agorrila erdialde ingurutik Uharte Arakilek, Arruazuk eta Lakuntzak apaiz berria partekatzen dute, Juan Antonio Apezetxea Escudero. Apezetxea garagarrilaren 21ean apaiztu zen eta Francisco Perez Gonzalez artzapezpikuak Sakanako hiru parrokiak bere ardurapean jarri ditu. Bestalde, artzapezpikuak osasun eta adinduen pastoraleko taldeko kide izendatu du Jose Manuel Nazabal Larraza.