Sakandarrak gobernu egituran

Guaixe 2015ko ira. 3a, 11:51
Maitena Ezkutari Artieda.

Agorrilean barna, Nafarroako Gobernu berria bere egitura zehazten aritu da. Eta egindako ardura postuetarako izendatuen artean hainbat sakandar daude. Haietako hiru zuzendari nagusi izanen dira. Garapen Ekonomikorako Departamentuan Pilar Irigoien Ostiza ari da urdiaindarra, Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren zuzendari nagusia dena. Departamentu berean dago Maitena Ezkutari Artieda etxarriarra, Turismoaren eta Merkataritzaren zuzendari nagusia. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan, berriz, Ruben Goñi Urroz etxeberriarra ari da lanean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile gisa.

Bestalde, Lakuntzan familia duen Pello Pellejero Goñi kazetaria gobernuko komunikazio zuzendari nagusia da. Azkenik, Josefina Arregi klinikan urteetan lan egin duen eta makina bat sakandarrek ezagutzen duten Ines Frances Autonomia eta Pertsonen Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari-kudeatzailea da.

Pilar Irigoien Ostiza.

Ruben Goñi Urroz.

Ines Frances.

Pello Pellejero Goñi.