Desfibriladore titulua birziklatzeko garaia

Guaixe 2015ko ira. 8a, 11:42

Desfibriladore titulua mantendu nahi dutenek derrigorrezkoa dute birziklatze ikastaroa egitea

Desfibriladoreak erabiltzen jakiteko lehenik eta behin ikastaro bat egiten da. Horrela, desfibriladore titulua eskuratzen da. Baina titulu horrek ez du behin betirako balio. Arautegi berriak dio 2 urteo erreziklatze ikastaro bat egin behar dutela desfibriladore titulua dutenek, titulu hori mantentzeko. Nafarroako Gobernuko osasun departamentuak emandako titulua daukaten guztiei Nafarroako Kirol Institutuak 4 orduko ikastaroa eskaintzen die Sakanan bertan, Lakuntzan, urriaren 19an, arratsaldez, 16:30etik 20:30era.

Izena emateko
Sakanako Mankomunitatean (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa), irailaren 28a baino lehen. Prezioa: 10 euro.
Ikastaroan 24 parte hartzaile gehienez onartuko dira, eta izena eman ahala tokiak betetzen joango da. Tokia gordetzeko ordainketa agiria aurkeztu beharko da Sakanako Mankomunitatean izena eman ondoren (Euskadiko Kutxa, 3035 0116 93 1160003328). Beharrezkoa balitz itxaron zerrenda egingo litzateke.