Moreno hamargarrena Ururbeko Igoeran

Guaixe 2015ko ira. 8a, 10:10

Beasainen eta Hondarribin lehiatu dira sakandarrak

Igandean Usurbeko igoera jokatu zen Beasainen (4,7 km). Aritz Egea izan zen azkarrena (21:14). Jabi Moreno altsasuarra 10.a sailkatu zen (25:10) eta Patxi Cano 12.a (25:38).

Etxarriarrak Guadalupeko Igoeran
Larunbatean 336 korrikalarik osatu zuten, Hondarribin, 39. Guadalupeko Igoera. 4,7 km-ko mendi lasterketa zen, Ander Sagarzazuk irabazitakoa (16:12). Etxarriarrak fin ibili ziren. Asier Estarriaga 125.a sailkatu zen (22:30), Kaxi Estarriaga 139.a (22:55) eta Maite Zabaleta 229.a (25:24).