Iruñeko Izarren Saria Ailetz Lasarendako

Guaixe 2015ko ira. 9a, 11:42

Arabako Itzuliko lehen etapan Ailetz Lasa bigarrena sailkatu zen eta Josu Etxeberria bosgarrena

Ostiral gauean 70. Izarren Trofeoa jokatu zen Iruñean, Baiona etorbidean. Kadete eta juniorrak lehiatu ziren. Kadeteen mailan Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa gailendu zen. Bigarrena bere taldekide Josu Etxeberria izan zen. Intersport Irabia taldeko Imanol Galarza 14.a sailkatu zen eta talde bereko Javier Michaus 17.a.

Junior mailan George Jaryk irabazi zuen. Irabiako Gorka Arbizu 6.a sailkatu zen, bere taldekide Izai Mauleon 8.a eta Q. Albenizeko Alex Uncilla 12.a.

Lasa bigarrena eta Etxeberria bosgarrena Arabako Itzulian
Igande goizean kadeteen mailako Arabako Itzuliko lehen etapa jokatu zen, Ribabellosan. Ailetz Lasa bigarrena sailkatu zen eta kadeteen mailako lehen urteko maillota jantzi zuen. Josu Etxeberria bosgarrena sailkatu zen eta mendiko sailkapeneko maillota jantzi zuen.

Juniorrak Lukinen
XLII. Lukineko Udala Saria jokatu zen larunbatean, 84 km-ko proba. Adrian Martin izan zen azkarrena. Alex Uncilla 13.a iritsi zen helmugara, Gorka Arbizu 16.a eta Xabier Maiza 27.a.

Espainiako Kopako erlojupekoan Aramendia 15.a
Asteburuan Espainiako Junior Txapelketako Kopa jokatu da Sabiñanigon. Larunbatean jokatutako erlojupekoan (17,3 km) Martin Bouzas galiziarra gailendu zen (21:51). Nafarroako selekzioarekin aritu zen Quesos Albenizeko Eneko Aramendia 15.a sailkatu zen (23:10).

Lasterketan Valencia selekzioko Alejandro Gamiz izan zen garailea (2:37:07). Nafarroako selekzioarekin aritu zen Quesos Albenizeko Asier Etxeberriak proba bukatzea lortu zuen, 66. postuan, 2:48ra. Bere taldekide Eneko Aramendia erretiratu behar izan zen. Aragoiko selekzioarekin aritu zen Q. Albenizeko Juan Alberto Jimenez ere erretiratu egin zen.