Nafarroako hautagaitza bateratuaren alde

Guaixe 2015ko ira. 9a, 14:26

Ziurrenik abenduan eginen dira estatuko parlamentua berritzeko hauteskundeak. Hauteskunde horietara Nafarrroako Ezker Batua, Batzarre, EH Bildu, Ahal Dugu , Geroa Bai, Equo eta Aranzadik hautagaitza bateratu batean aurkezteko eskaera egin dute 28 nafar ezagunek. Haien artean dira Fran Urias Hesian taldeko musikaria eta Bel Pozueta aktibista.

Bestelako politika sozial eta ekonomikoa bideratzeko premia ikusten dute 28ek eta haiekin www.candidaturaunitaria.eus bidez bat egin dutenek. Behar beharrezkoa jo dute Espainiako Estatuan prozesu demokratiko bat garatzea nazio izaera duten erkidegoen eskubideak aitortuz. Azkenik, indarkeria ororen gaitzespenaren bidez bake prozesua sendotu behar dela uste dute.

Geroa Baik dagoeneko iragarri du bakarrik aurkeztuko dela hauteskunde deialdi horretarako. Beste alderdietan mugimenduak daude, baina ez da aukerarik egin oraindik.