Klik-aren atzean, saria

Guaixe 2015ko ira. 10a, 08:27

Irailaren 18an despeditzen da www.guaixe.eus-en argazkiak aurkezteko epea.

Guaixek 2015eko Sakanako Udako Argazki Lehiaketa antolatu du. Sakandarrek euren udako argazkiak aurkeztu ditzakete lehiaketara. Horretarako, guaixe.eus web orrian atal berezia dago. Han sartu eta dagoeneko lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikus daitezke. Aldamenean dagoen formularioaren bidez lehiaketara aurkeztu daitezke argazkiak.

Bi sari banatuko dira. Epaimahaiak aukeratutako argazkiaren egileak Eroski Bidaiak emandako Turkiarako bi pertsonarendako bidaia eskuratuko du. Bestalde, irailaren 19tik aurrera 10 egun izanen da sakandarrek euren gogoko argazkiaren alde bozkatzeko. Aukeratutako argazkiaren egileak Iruñeko Wayout Room Scape-erako bi sarrera eskuratuko ditu.