Ile-apaintzaileak sektorearen defentsan

Guaixe 2015ko ira. 12a, 09:33

Nafarroako Ile-apaintzaileen Elkarteak jakinarazi duenez, sektorearen defentsan kontzentrazioa eginen da hilaren 20an Madrilen. Elkartetik gaztigatu dutenez, 2012an Espainiako Gobernuak ile-apaindegien BEZ zerga %8tik %21era pasa zuen. Neurri horren kontrako mozioak, eta proposamenak aurkeztu izan dituzte udaletan eta parlamentuan. Ile-apaintzaileek haien babesa jaso dute, baina gobernuak ez du BEZa zegoenean utzi eta, ondorioz, ile-apaindegiak itxi eta lanpostuak galdu direla ohartarazi du elkarteak. Horregatik, ile-apaintzaileak Madrilen deitu den kontzentrazioan parte hartzera deitu dituzte.