Turismo komunikazioan trebatzen

Guaixe 2015ko ira. 11a, 14:37

Bidelagun turismo elkarteak antolatutako turismo komunikazio ikastaroa herenegun hasi zen. Hartan izena eman duten 12 pertsonek Sakanaren kultura eta natura ondarea ezagutu eta hori turismorako erakargarria izan dadin komunikatiboki nola landu ikasiko dute.

Ikastaroa atzo hasi zen. Ezpileta elkarteko Mikel Markotegik Sakanako kultura ondarearen berri eman zuen. Sakanako historiaren errepasoa eginez, turismorako interesagarriak izan daitezkeen ondareko elementuen aipamena egin zuen. Heldu den asteazkenean Mirua enpresako Daniel Torrente ibarraren natura ondareaz arituko da. Inguruko mendiak, hariztiak, turismoa eta naturaren babeserako praktika onen berri emanen du, besteak beste.

Azken lau saioak, irailaren 23, 30 eta lastailaren 7 eta 14koak, Rufino Lasaosa komunikazio adituak emanen ditu. Sare bidezko komunikazio estrategiak, on-line marketinga eta beste ezagutaraziko dituzte, sarean ikusgarritasuna irabazteko.