Raul Audikana bosgarrena III. Axari Traileko ibilbide laburrean (16,4 km)

Guaixe 2015ko ira. 15a, 08:47

Fidel Jimenez.

Fidel Jimenez 32.a izan zen ibilbide luzean (25,4 km)

Igandean III. Axari Trail mendi lasterketa antolatu zuten Idiazabalen. Korrikalariek bi ibilbide zituzten aukeratzeko, luzea (25,4 km) eta laburragoa (16,4 km). Ibilbide luzea 226 korrikalarik osatu zuten eta Aritz Egea izan zen azkarrena (2:00:42). Fidel Jimenez etxarriarra 32.a sailkatu zen (2:33:19). Ibilbide laburrean, aldiz, 92 korrikalari iritsi ziren helmugara, Asier Oiarbide buru zela (1:20:25). Raul Audikana olaztiarra bosgarrena iritsi zen, ia bi minutura (1:22:17). Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Gorka Verdugo 14.a izan zen (1:32:35), Javier Camuel 58.a (1:53:30), Jon Garasa 63.a (1:55:20), Josean Marquez 69.a (1:57:22) eta Ander Gurmindo 70.a (1:57:32).