Iratxe Lapuente garaile

Guaixe 2015ko ira. 15a, 12:11

Extremadura Etxeko Irristaketa Trofeoa jokatu zen asteburuan

Larunbatean Extremadurako Etxeko Irristaketa Trofeoa jokatu zen. Maila handiko proba izan zen, tartean Frantziako selekzioko kideek parte hartu baitzuten, Europako txapeldunak. Kategoria txikietan Sakana Irristaketa Taldeko Iratxe Lapuente txapelduna izan zen probetako batean eta Sakana taldeko ordezkariek lan txukuna egin zuten.