Nagusienganako errespetuzko kultura berreskuratzen saiatzeko asmoz, Josefina Arregui Klinikatik haurrak eta nagusiak gerturatzea ahalbidetuko duen proiektu bat abiarazi nahi dugu, zeinak batzuen eta besteen esperientziaren eta ezagutzaren elkar trukea bultzatuko duen.
Belaunaldien arteko elkarbizitza eta komunikazioa indartu nahi dituzten jarduerak izango dira, elkar ulertzeko espazioak, kideen arteko urte diferentzia dena delakoa ere.
Proiektu hau zahartzaroaren gaineko ideia estereotipatu eta orokortuen kontra egiten saiatuko da; zahartzaroa pasibotasunarekin, hondatze fisikoarekin eta babesgabetasunarekin lotzen dituena. Belaunaldi gazteenek nagusienganako duten ikuskera hobetu nahi du, baita haurren enpatia garatu ere. Horrela, etorkizunean, zahartzaroaren esanahia eta gizarte osoak kolektibo honi eman behar dion laguntzaren eta babesaren beharra ulertuko dituzte.
Horrekin batera, Alzheimer gaixotasunaren oinarrizko ezaugarriak eta bizipenak ezagutarazten saiatuko gara. Hau guztia bi belaunaldien arteko komunikazioa hobetzeko helburuarekin.
Horretarako, Zelandi Eskola Publikokoarekin elkarlanean, 3 saio egingo dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin eta Josefina Arregui Klinikako Eguneko Zentroko gaixoekin. Bi saiotan Eguneko Zentroko zenbait erabiltzailek eta osasun-langilek eskola bisitatuko dute. Beste batean haurrak Klinikara gerturatuko dira erabiltzaileekin psikoestimulazio jarduerak egitera.