Bertako ganaduaren tiradizoa

Guaixe 2015ko ira. 17a, 15:04

Igandean ospatu zen Arakil eta Irurtzungo III. Bertako Ganadu Azoka. Irurtzungo plazako frontoian jarritako bertako arrazen azienda erakusketak etengabeko jendearen joan etorria izan zuen. Artisauen eta ekoizleen postuetara jendeari gehiago kostatu zitzaion hurbiltzea. Baina eguerditik aurrera jendea ederki bildu zen plazan eta Lizarra kalean. Batzuk eta besteak pozik bukatu zuten azoka bukaeran, nahiz eta ordubata aldera euri pixka bat egin. Pertsonaia mitologikoak haur eta helduen gozagarri izan ziren.

Erlazionatuak