Alternatiben Herria dinamikan parte hartzera deitu dute

Guaixe 2015ko ira. 20a, 12:11

Karta prestatzeko egindko bilera bat.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan prestatzen ari dira Alternatiben Herria dinamika. Foro zabal horretan Euskal Herrian mailan alternatiben inguruan lanean dauden norbanako eta kolektiboak elkartuko dira. “Euskal Herrian nahi dugun eredu sozial berriaren definizioan urratsak ematea eta martxan dauden proposamenak azalaraztea, bide honetan dauden mugimendu sozialen kohesioa indartzea eta kontzientziatze ideologikoan sakontzea dira lastailaren 24ko helburu nagusiak”.

Egun horretan euskara, hezkuntza eta kultura eremuetan dauden eztabaidak zein alternatibak plazaratzeko aukera izanen da. Batzarra Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean izanen da. Izen ematera animatu dute Kartaren sustatzaileek.