Zer marka nahi duzu .EUS izatea?

Guaixe 2015ko ira. 17a, 16:16
Kanpaina iragartzeko kartela

Euskal komunitate linguistikoa interneten ordezkatzen duen .EUS domeinua indartzeko #markatupuntueus kanpaina martxan da. Parte-hartzaileek asteroko sarien zozketan sartuko dira, lastailaren 15era arte.

PuntuEUS fundazioak titularreko galdera erantzutera animatu gaitu #markatupuntueus kanpainaren bidez. .EUS domeinua izatea nahi dugun inguruko enpresa, denda, erakunde, elkarte, musika edo kirol talde edo bestelakoren bat aukeratu eta haren izena edo marka azaltzen den edozein euskarriri argazkia egin (errotulua, txartela, ibilgailua, poltsa, iragarkia, kartela, arropa…).

Argazkia #markatupuntueus etiketarekin etiketatu eta Facebook/MarkatuPuntuEus, Twitter edo Instagram bidez argazkia sareratzea proposatzen du kanpainak. www.markatu.eus web orrian argitaratuko dira kanpainan parte hartzen duten argazki guztiak eta bozkatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Bozkatuenei astero Samsung Galaxy tableta bat oparituko zaie. Horretaz gain, amaieran PuntuEUS Fundazioak bi lagunentzat nekazal-etxe batean asteburuko egonaldia zozketatuko du kanpainan parte hartu duten guztien artean.

.EUS domeinua
Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta eta kanpainarekin oraindik pausoa eman ez dutenak animatu nahi dira: enpresak, establezimenduak, erakundeak, musika edo kirol elkarteak eta abar. .EUS domeinua edukien zati bat euskaraz duten edota euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak dizuzten web guneei zuzendua dago, euskara eta euskal kulturari identitate propioa emanez interneten.