Bakaikoa eta Mariezkurrena txapeldunak Lodosan

Guaixe 2015ko ira. 21a, 14:52
Joanes Bakaikoa.

Virgen de las Angustias Torneoko promesen mailako txapeldunak dira sakandarrak

Asteburuan Virgen de las Angustias Pilota Torneoko finalak jokatu ziren Lodosan. Promesen mailan Erreka klubean dabilen Joanes Bakaikoa etxarriarrak eta Irurtzun klubeko Mariezkurrenak jantzi zuten txapela, Iurretako Olaburu taldeko Aitor Elordiri eta Lemoako Oier Etxebarriarri 22 eta 7 irabazi eta gero.