Igeriketa, soinketa, musikoterapia eta psikomotrizitatea ez gaituendako

Guaixe 2015ko ira. 22a, 09:04

Mank-ek antolatutako ikastaroak urrian hasiko dira eta izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ez gaituendako eskaintza plazaratu du.  Batetik, Askalatsen laguntzarekin, pertsona ez gaituendako igeriketa eta soinketa ikastaroa eskainiko du Mank-ek. Ikastaroa urriaren 5etik maiatzaren 5era bitartean izanen da, astelehenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Irakaslea Aitor Mozo izango da. Izena ematea dohainik da, eta Mank-eko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).

Bestetik, Sakanako Ez Gaituen Elkartearen laguntzarekin, ez gaituendako musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa antolatu du Mank-ek. Ikastaroak ez gaitasunen bat daukaten Sakanako edozein pertsonei daude bideratuta.


Musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean eskainiko da. Ordu bateko saia izanen da, larunbat goizetan, hilabetean bitan, 10:00etatik aurrera eta Maite Ulazia Mikeo monitoreak eskainia. Ondoko egunetan: urriak 17, 31; azaroak 14, 28; abenduak 12, 19; ilbeltzak 16, 30; otsailak 13, 27; martxoak 12, 19; apribilak 9, 23, maiatzak 7, 21 eta ekainak 4, 11. Ikastaroa euskaraz izango da eta norbaitek ez badu ulertzen gazteleraz azalduko zaio.

Izena ematea zabalik dago irailaren 28ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Sakanako Ez Gaituen Elkartekoak direnei elkarteak ordainduko die ikastaroa. Gainontzekoek, aldiz, 50 euro ordaindu beharko dituzte.