Lehendakari Txapelketa Rural Kutxarendako

Guaixe 2015ko ira. 22a, 10:06

Jonathan Lastrak irabazi du 23 urtez azpiko torneo prestigiotsua eta Rural Kutxa izan da talde onena

Rural Kutxa talde sakandarreko Jonathan Lastrak Zaldibiako lasterketa irabazi zuen, helmugara bakarrik heldu eta gero. Proba irabazteaz gain, 23 urtez azpiko Lehendakari Txapelketa irabazi zuen Lastrak. Horretaz gain, Lehendakari Txapelketako talde onena izan da Sakanako taldea.

Challengea Victor Etxeberriarendako
Baina horiek ez dira talde sakandarraren berri pozgarri bakarrak. Izan ere, Rural Kutxako Victor Etxeberriak irabazi du 17. Diario de Noticias Challengea, afizionatu nafar onenak saritzen dituen txapelketa, hain zuzen. Victor Etxeberriak lehia oso estua zuen Baqué-Campos taldeko Julen Amezketarekin, baina azkenean talde berdekoa nagusitu da Challengean, Galiziako Voltako azken etapan lortutako 14. postuagatik eta Voltako sailkapen orokorrean sailatutako 7. postuari esker. Guztira 419 puntu lortu ditu Etxeberriak Challengean, eta 404 puntu Julen Amezketak.