Aplikazioen munduan nabigatzen

Iosu Lizarraga 2015ko ira. 25a, 13:06

Nova Launcher

Munduko launcher erabilgarriena. Alde batetik, mugikor zaharrei beste bizi berri bat ematea lortzen du, bere azkartasunarekin. Bestalde, Android Lollipop puruaren itxura lortu eta eskritorioko edizio osoa libre uzten du (ikonoak, animazioak, pantailak...) (Doan/5,35€)

Perpetuall

Alde batetik zure kontaktuen seguritate kopia egin dezakezu. Bestalde, eta garrantzitsuena, zure kontakturen batek telefono zenbakiz edota emailez aldatzen badu, zure kontaktu zerrendan automatikoki aldatuko da. (Doan)

AirDroid
Zure mugikorra ordenagailura kablerik gabe konektatzeko erabiltzen den aplikazioa. Edozein motatako artxiboak mugikorrera edo mugikorretik pasa, zure mugikorra ordenagailutik kontrolatu, notifikazioak ordenagailuan ikusi... (Doan)

Pushbullet

Ordenagailuarekin denbora asko pasatzen dugunentzat eginiko aplikazioa. Mugikorrean aplikazioa eta ordenagailuko internet nabigatzailean luzapena instalatu eta zure mugikorreko notifikazio guztiak ordenagailuko izkina batean agertuko zaizkizu, ordenagailutik erantzuteko aukerarekin. (Doan)

Swiftkey

Idatziko dugun hurrengo hitzen predikzioa, autozuzenketa inteligentea eta swift egiteko aukera duen teklatu azkarrenetarikoa. (Doan)



Telegram

Mezuak bidaltzeko aplikazioa, azkarra, oso segurua eta guztiz doan. 200 kontaktuko taldeak eta edozein motatako artxiboak pasa ahal dituzu. Gainera web bertsio ikaragarri ona du, ordenagailuarekin lan egiten dugunentzako, guztiz aproposa. (Doan)

SnapLock

Pantaila blokeatzaile ikusgarria. Ordua, notifikazioak, eguraldia, ekitaldiak, gogoko ditugun aplikazioak... dena blokeo pantailan izango duzu. Gainera atzealdeko irudia egunero automatikoki aldatu dezakezu. (Doan)

Timely
Ikaragarrizko itxura duen erloju-esnagailua. Esnagailurako melodia asko, “Smart Rise” (alarma jo baino 30 minutu lehenago, musika lasai batekin lo fase apal batera bidaltzen zaitu, gero hobeki esnatzeko). Gainera dispositibo ezberdinetan alarmak sinkronizaturik izan ahal dituzu. (Doan)

Bandsintown

Gogoko dituzun taldeen kontzertuen zerrenda. Zauden hiri edota herriaren arabera, sarrerak erosi, lagunekin zeinen kontzertutara zoazen konpartitu, talde berriak ezagutu... Musikazalea bazara, aplikazio onekin ez duzu denbora gehiagorik galduko. (Doan)



Monuments Valley

2014an sortutako jokorik berezienetakoa. Ez dago ez lehiaketarik ez irabazlerik. Burua janzteko jokoa da, ilusio optiko eta geometriarekin jokatzen duena. Diseinu ikaragarri batekin egina. (2,99€)



Splive Player

Telebista mugikorretik ikusteko aplikazio osoena. Berriki Play Store-tik ezabatu zuten, Google-ek jartzen duen norma legalak betetzen ez dituelako, Splive Playe web orritik jaitsi eta hor azaltzen dituen argibideekin instalatu. (Doan)