Gurasoendako jolas ikastaroa

Guaixe 2015ko ira. 22a, 17:31

Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuek Jolastuko gara? izenburuko ikastaroa antolatu dute. Gurasoek haurrekin euskaraz jolasteko jolasak ikasiko dituzten hartan. Ikastaroa doakoa da eta Dindaia fundazioko kideek emanen dute. Arbizun edo Altsasun egiteko aukera dago.  

Arbizuko haur eskolak lastailaren 26an eta azaroaren 2an, asteartearekin, hartuko du ikastaroa, 17:00etatik 18:30era. Izena eman nahi duenak hilaren 20ra arte du. Altsasun, berriz, azaroaren 9an eta 16an izanen dira, astelehenarekin, 17:00etatik 18:30era haur ikastolan. Izen ematea hilaren 27ra arte izanen da zabalik.

Izen-ematea
948 464 840 edo 648 070 710 telefonoetara hots  eginez edo euskara@sakana-mank.com edota immigrazioa@sakana-mank.com e-postetara idatziz.