Amaia Crespo Rural Kutxa BTT Kopako txapelduna

Guaixe 2015ko ira. 23a, 10:39

Burunda Txirrindularitza Klubekoa emakumezkoen mailan gailendu da. Mikel Irigoyen uhartearra 8.a sailkatu da 23 urtez azpikoen mailan

Igandean Arazuriko BTT lasterketa jokatu zen, Rural Kutxa BTT Koparako baliagarria zen azken proba. Lasterketa Aitor Hernandezek (Specialized) irabazi zuen, Diego Latasari (Conor-Saltoki) 2 minutu aterata.
Baina Diego Latasak (Saltoki) irabazi du Rural Kutxa Kopa. Mikel Otxoa 32.a izan da sailkapen absolutuan, Iñigo Otxoa 39.a eta Mikel Irigoyen uhartearra 41.a. 23 urtez azpiko kategoriaren barruan, Mikel Irigoien zortzigarrena sailkatu da, Mikel Ochoa 10.a eta Iñigo Otxoa 12.a. Kadeteetan Iñigo Sagardoy  (Saltoki) gailendu da, emakumezkoetan Burunda Txirrindularitza Taldeko Amaia Crespo, beteranoetan Jose Luis Iñorbe (Buruntzazpi), master-30 mailan Aitor Pradini (Oiartzun) eta juniorretan Vlad Dascalau (Rioja).