Ailetz Lasa bigarrena Arabako Itzulian

Guaixe 2015ko ira. 23a, 12:34

Josu Etxeberria laugarrena sailkatu zen eta mendiko saria eskuratu zuen

Asteburuan despeditu zen kadeteen mailako Arabako Itzulia, Dulantzin. Quesos Albenizeko Iosu Etxeberria 11.a sailkatu zen, Ailetz Lasa 13.a, Hodei Zia 24.a eta Josu Jaca 34.a. Sailkapen orokorra kontuan hartuta Ailetz Lasa Arabako Itzuliko txapeldunordea izan zen, kadeteen lehen urteko mailan lehena. Bestalde, Iosu Etxeberria laugarrena sailkatu zen eta mendiko sailkapena irabazi zuen iturmendiarrak.