Udazkeneko Kriteriuma Asier Etxeberriarendako

Guaixe 2015ko ira. 24a, 09:36

Bigarren etapako erlojupekoa Eneko Aramendiak irabazi zuen

Irailaren 12an eta 13an jubenilen mailako 16. Udazkeneko Kriteriuma jokatu zen Oñatin eta Ibarran. Quesos Albeniz taldekoek erakustaldi bikaina egin zuten. Lehen etapan Asier Etxeberria zazpigarrena sailkatu zen. Bigarren etapako 10 km-ko erlojupekoan Quesos Albenizeko Eneko Aramendia izan zen azkarrena, eta Asier Etxeberria zazpigarrena sailkatu zen. Eta Ibarran jokatutako hirugarren eta azken etapan Asier Etxeberriak lortu zuen garaipena. Sailkapen orokorra kontuan hartuta, Asier Etxeberria izan da txapelduna, Ulma taldeko Xabier Murgiondori 7 segundo aterata. Quesos Albenizeko Alex Uncilla 40.a sailkatu zen.

Tafallan
Larunbatean Tafallan jokatutako lasterketan Quesos Albenizeko Asier Etxeberria laugarrena sailkatu zen.