Suancesen barna ibilbide polita egiteko aukera

Guaixe 2015ko ira. 24a, 11:59
Bilbora egindako BTT irteera bat.

Mank-ek, Barranka Txirrindulari Taldearen laguntzarekin, Besayako Bide Berdean BTT ibilaldia antolatu du

Mendi bizikleta edo BTT-a maite dutenei bere zaletasunarekin disfrutatzeko aukera bikaina eskaini die Sakanako Mankomunitateak, Barranka Txirrindulari Taldearen laguntzarekin. Urriaren 25ean Suancesetik abiatuta Besayako Bide Berdea osatzeko gonbita egin die Mank-ek bizikleta zaleei. Zailtasun ertain-errazako 42,5 km-ko ibilbidea da. Ibilbidea egin ondoren, bertan bazkaltzera geldituko dira txirrindulariak eta arratsalde partean itzuliko dira Sakanara.

Autobusa urriaren 25ean Altsasuko autobus geltokitik aterako da. Gau horretan ordu aldaketa izanen da eta hori kontuan hartzeko deia egin du Mank-ek. Izena ematea urriaren 21a baino lehen egin behar da, 686 457 048 telefonora edo Mank-eko Kirol Zerbitzura hots eginez (948 464 866). Pertsona bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu Laboral Kutxako ondoko zenbakian: 3035 0116 93 1160003328).