Gipuzkoak Etzegarateko bidesaria 2017rako aurreikusi du

Guaixe 2015ko ira. 24a, 16:05

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017rako martxan izan nahi du Etzegarateko bidesaria. Asmoa gauzatuz gero kamioiek A1 autobian ibiltzeagatik ordaindu egin beharko lukete.  Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkos Berruezok “gaiaz hitz egiteko eta horrelako erabaki batek eragin ditzakeen ondorioez eztabaidatzeko aukera izatea” espero duela esan du.