Bidadorren omenezko pastorala

Guaixe 2015ko ira. 26a, 12:26

Lastailaren 10ean Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala emanen dute Iruñean. Zuberotar moldeko ikuskizun horrekin Bidador zena omendu nahi dute Iruñeko euskalgintzak eta kultur taldeek. Omenduak Sakanarekin ere lotura izan zuen. Altsasun ikasten ibili zen. Bestalde, Bierrik fundazioarekin bere ikerketek azaleratutako egileen testuak argitaratu zituen Sakanako euskal idazleen antologia (I) liburuan. Pastorala ikusi nahi duenak liburuxka-sarrera Iruñeko Karrikiri euskaldunon topagunearen dendan (Xabier karrika, 4) salgai du dagoeneko.