Klinikaren informazio saioen segida

Guaixe 2015ko ira. 29a, 08:39

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko profesionalek euren jakintza sakandarrekin partekatzen segituko dute gaur. Erietxeko Jose Joaquin Roldan mediku psikiatrak hitzaldia emanen du Iortia kultur gunean, 18:00etan. Jokabidearen trastornoa duten dementziadun pertsonenekin nola jokatu erakutsiko diete haiek zaintzen dituztenei. Besteak beste, gaixoaren urduritasun, oldarkortasun, aurkakotasun eta bestelako egoerei nola aurre egin azalduko du medikuak. Prestakuntza saioak aurreko asteartean hasi zituen klinikak, dependentzia duten pertsonak nola mugitu behar diren azaltzen zuen tailer baten bidez.

Egutegia*

Irailak 29, asteartea
Jokabidearen trastornoa duten dementziadun pertsonen erabilera; nola aurre egin urduritasun, oldarkortasun, aurkakotasun eta bestelako egoerei.
Hizlaria: Jose Joaquin Roldan (mediku psikiatra).

Lastailak 13, asteartea
Dementzia duten pertsonekin nola komunikatu; konpainia, ulermena eta entzumen aktiboa erraztu.
Hizlaria: Carmen Etxabarri (mediku neurologoa).

Lastailak 27, asteartea
Psikoestimulazioa etxean; estimulazio kognitiboa lagunduko duten jokabide eta proposamenak.
Tailerra: Laura Moreno (neuropsikologoa).

Azaroak 10, asteartea
Adinduen sindromeak: erorikoen sindromea. Loaren nahasmena. Informazioa eta prebentziorako jokabideak.
Hitzaldia: Paola Roa-Granthon (mediku geriatra).

Azaroak 24, asteartea
Musikoterapia; musika bidezko estimulazioa, komunikazioa eta emozioa.
Tailerra: Raquel Guerrero (okupazio-terapeuta).

Abenduak 15, asteartea
Bitartekoak eta gizarte laguntzak; Dependentzia Legeari buruzko informazioa, ezgaitasun prozesuak, laguntzak eta baliabideak.
Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea (gizarte langilea).

 *Saio guztiak Altsasuko Iortia kultur gunean dira, 18:00etan.